Operazioa abenduan hasi zen, familia batek salaketa ipini zuenean euren alabari argazkiak eskatu zizkiotelako. Horren bidez, ertzainek gizona identifikatu ahal izan dute, eta Basauriko 43 urteko bat da euren ustetan.
Ertzaintzak hainbat gomendio eman ditu gai honi lotuta. Ezezagunekin harremanetan ipintzerakoan kontuz ibiltzea, aplikazioetako pasahitzak inori ez ematea, edota eduki intimoak ez konpartitzea dira aholkuetako batzuk.