Euskararen Ginkanaren finalean egongo da Itzartu, Berbaroko aisialdi taldea

Anboto 2017ko urt. 26a, 09:21

27 talderen artean, lau sailkatu dira zapatuan Donostian jokatuko den finalerako. Bertan, Elgeta, Azpeitia eta Lizarrako taldeak egongo dira, Durangokoaz gainera. Kurutziaga ikastolako euskara taldekoak ere 27 partaideen artean ibili dira.

Kutxa Ekoguneak, Azkue fundazioak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dute lehiaketa elkarlanean, euskararen presentzia zabaltzeko asmoz. Hizkuntzaren praktika ekologikoak izan da lehiarako gaia, eta partaideek sei proba egin behar izan dituzte, tartean, bideoak landu ere bai. Finalean, lau izango dira osatu beharreko probak, eta irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du.

Itzartuko kideek, irabaziz gero, gazteentzako aisialdi ekintzak antolatzeko erabiliko dute saria. Autobusean irteera prestatu dute zapaturako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!