Elkarlanaz eta zubigintzaz hausnartzen dabiltza Topaldian

Anboto 2017ko urt. 25a, 15:42

(Argazkia: Amaia Ugalde)

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, berbaldi sorta ematen ari dira Durangoko Landako Elkartegian. Gaur hasi da, eta bihar jarraituko du topaketak.

Hamalaugarren edizioa bete du Topaldiak, eta aurten elkarlana eta zubigintza dira hausnarketarako oinarriak. Besteak beste, euskalgintzaren eta instituzioen arteko harremana izango dute berbagai, edota Goiena komunikazio taldearen zein Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluaren esperientziak ezagutzera emango dituzte.

On-line ere jarraitu daiteke, lotura honetan: Topaldia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!