Osakidetzako helikopteroak pertsona bat eraman du ospitalera, gaur eguerdian, kalean zegoela makalaldia izan eta gero. Ertzaintzak azaldu duenez, pertsona bat Frai Juan Zumarraga kalean zegoela konorterik gabe gelditu da. Osakidetzako helikopteroak errugbi zelaian lur hartu du eta pertsona hori ospitalera eraman dute.