Durangon eraso sexista bi salatu dituzte 2017a hasi zenetik. Lehena, urtarrilaren 3an, gizon batek adin txikiko bati eginikoa. Bigarrena, aste honetan bertan; emakume bat osasun zerbitzuetan artatu behar izan dute, eta bere bikotea atxilotu dute erasoaren egilea izatea egotzita.
Horiez gainera, Euskal Herrian gertatutako beste erasoak ere aipatu dituzte amaierako irakurketan. Esaterako, Sara Majarenas presoaren kasua gogoratu dute; bere alaba hiltzen saiatu zen aita.