Gidatzeko modua arraroa zela ikusita udaltzainek gelditu egin zuten 46 urteko gizonezkoa. Alkoholemia froga egiterakoan, 0,87ko tasa eman zuen, 0,25eko muga hirukoiztuz. Ondorioz, udaltzaingoek atxilotu, eta orain, epailearen esku geldituko da gizonezkoa.