Martitegi preso durangarrak Majarenasen egoera salatu du gutun bidez. Bere ustez, eraso matxistaren ondorioz "hiru zapalketa" batu dira Majarenasen baitan, "Euskal Herriaren zapalketa, kartzela sistemarena eta patriarkatuarena". Martitegik gogoratu du zigorraren 3/4ak beteta dituela Majarenasek, eta Espainiak bere legedia beteko balu dagoeneko kalean beharko lukeela preso donostiarrak.