Udalak prentsa ohar bidez azaldu du epaitegiak araudiari lotutako hiru desoreka topatu dituela, pertsonalaren gestioagaz eta kontratazioagaz zer ikusia dutenak hain zuzen ere. Baina, korporazioak iritzi desberdina du gaiaren inguruan, eta horregatik, 9 alegazio aurkeztuko ditu.
Bestalde, 2009 eta 2010 urteetan udalak 5,2 milioi euroko mailegu bi kontratatu zituela jasotzen da, erabili ez direnak. Hala ere, denboragaz kopuru hori 2,3 milioitara bajatu du udalak, eta datu hori kontabilitatean agertzea proposatu du epaitegiak. Gai honek polemika eragin izan du, EH Bilduk "zorra ezkutatzea" leporatu baitzion gobernu taldeari.