Elkartasunezko 7.000 kilo arropa, Durangotik Greziara bidean

Anboto 2017ko urt. 17a, 13:59

Gaur atera da Durangotik errefuxiatuentzako arropa eramango duen kamioia; harrera itzela eduki du ekimenak, errefuxiatuenganako elkartasun keinu handia egin dute hainbat herritarrek. Valentziara bidean da arropa, eta hango portutik Greziara helduko da, urtarrilaren 22rako.

Durangon 7.000 kilo arropa batu dituzte, eta bilketa espero baino lehen amaitu behar izan dute, gainezka egin dutelako. Aita Mennik zaharren erresidentzietan burututako egitasmoa izan da, eta guztira, 30.000 kilo arropa eta zapatekin betetako 30 palet batzea lortu dute, Egoitz Zabala arduradunak nabarmendu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!