Eraso sexisten aurkako manifestazioa deitu du Durangoko Plataforma Feministak eguenerako

Anboto 2017ko urt. 17a, 13:37

20:00etan hasiko da manifestazioa, Andra Marian. Plataforma Feministak azken egunotako gertakarien harira egin du deialdia; Euskal Herrian 15 egunetan 7 eraso gertatu direla salatu du, eta horietako 2 Durangon.

Durangon urtarrilaren 3an eta 14an jazo ziren erasoak. 3an, gizon batek adin txikiko neska bati egin zion eraso, eta 14an, beste gizon batek bikotea jo zuen. Bigarren kasu honetan, 27 urteko emakumea osasun zerbitzuetan artatu behar izan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!