Otsailean izango da alderdiaren batzar nagusia, Madrileko Vistalegre zezen plazan. Bertarako ideiak batzen eta eztabaidatzen ibili dira Durangon. Ríosek dioenez, "autoorganizazioa, gizarte mobilizazioa eta politika feminista indartzea" dira kide batzuek botatako proposamenak. Martitzen eta eguaztenean egingo dute bozketa.