21:00ak bueltan gertatu da istripua. Lekukoen arabera, adineko bikote bat zebra-bidea gurutzatzen zebilen, eta moto gidaria eurei itxaroten zegoen. Autoa atzetik etorri eta motoa jo du orduan. Udaltzaingoaren arabera, moto gidaria ospitalera eraman dute.