Eragile askotako durangarrek Sarek antolatutako manifestaziorako deia egin dute

Anboto 2017ko urt. 10a, 15:26

Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean, zapaturako manifestazio nazionala deitu du Sare mugimenduak. Hainbat durangarrek bideo batean parte hartu dute, deialdiari babesa erakusteko.

Bideoan, Salatzen dut dioen ikur bategaz agertzen dira babesleak, euskal presoen egoera azaleratu asmoz. Kultur eragileak, hezkuntza arloko langileak, gazteak, feministak, sindikatuak, alderdi politikoak... Aurpegi ezagun ugari ikus daitezke ikusentzunezkoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!