Errefuxiatuentzako arropa batuko dute Durangoko Jose Miel Barandiaran erresidentzian

Anboto 2017ko urt. 10a, 11:15

Hilaren 16ra arte batuko dute arropa. Batez ere, gizonentzako zapatak, galtzak eta prakak behar direla esan dute arduradunek.

Aita Menni Ospitaleak sustatu du ekimena, eta berak kudeatzen dituen Bilboko eta Durangoko erresidentzietan egingo dute bilketa. Gero, Greziako irletan lanean dabiltzan Lighthouse Relief (Norvegia) eta Mo chara (Irlanda) gobernuz kanpoko erakundeei eta Proactiva itsas salbamentuko taldeei emango diete arropa. "Negu hotza gogor kolpatzen ari da Greziako irletako errefuxiatuen kanpamenduetan", esan du Aita Menniko elkartasun arloko arduradun Egoitz Zabalak.

Bestalde, eguaztenerako Ongi Etorri Errefuxiatuak Durango plataformak asanblada irekia antolatu du. Errefuxiatuei elkartasuna adieraztea helburu duen plataformako arduradunek gonbita luzatu diete herritarrei Pinondon, 19:00etan, egingo den asanbladara batzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!