Landako Gunean egokitzen den izotz pistan aurreikuspenak gainditu dituzte. Izan ere, iaz baino 1.100 lagun gehiago batu dira aurten, 7.600 guztira. Gabonetan, 13 egunez egon da zabalik, eta abenduaren 28koa izan zen egunik jendetsuena. Umeak izan dira erabiltzaile gehienak, 4.500 hain zuzen ere, eta ikastaroetan 980 lagunek parte hartu dute.
Udalak ohar bidez azaldu duenez, Durangokoa da Gabonetan ipintzen den erkidegoko pista handiena, 900 metro karratugaz. Horrela, Bizkaiko beste herrietatik zein Araba eta Gipuzkoatik ere bisitariak etorri direla nabarmendu du.