JAEDeko arduradunek azaldu dutenez, inoiz baino txartel gehiago saldu dituzte aurten. Zozketa Errege Egunean beharrean, domekan egitea erabaki dute. Horrela, 3.000 txartel gehiago atera dituzte, guztira 58.000, eta denak saldu dituzte.
Andra Mariko elizpea jendez bete da gaur arratsaldean JAEDeko zozketa solidarioan. Txartelak eskuan, emozioa azken momentura arte mantendu dute Kriskitineko dantzariek. Izan ere, lehenenego sariaren zenbakia ia bukaeran atera dute. 04949 zenbakia, hain zuzen.