JAEDen zozketa solidarioaren emaitzak ANBOTOren webgunean ezagutu ditzakezu

Anboto 2017ko urt. 8a, 10:40

JAED elkarteak Andra Mariko elizpean egingo duen zozketa solidarioaren berri emango du ANBOTOk, gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera webgune honen eta sare sozialen bidez. Aurten, zozketa Errege Egunean beharrean domekan egitea erabaki dute. Gainera, asteburuko salmentak direla-eta 3.000 txartel gehiago jarri dituzte salgai, guztira, 58.000.

50 sari jarri ditu JAEDek zozketan banatzeko. Preziatuena kotxea bada ere, teknologia berriak, bidaiak, jakiak, hoteletan egonaldiak eta beste hainbat sari ere eskuratu daitezke. Zorte on!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!