Aramotzen eta Fumbarriren arteko erreka eta sasitzak auzolanean garbituko dituzte

Anboto 2017ko urt. 6a, 10:27

Joan zen hilean ere auzolana deitu zuten

Zapatuan, 9:00etan Aramotz auzoa eta Fumbarri lantegiaren artean dauden erreka eta sasitzak garbitzeko auzolana antolatu dute. Aramotz auzoko auzokideen batzordea eta Herria auzo elkartea dira ekimenaren bultzatzaileak. Amaitzerakoan hamaiketakoa egingo dutela azaldu dute. Auzoaren inguru hori "abandonatuta" dagoela diote bi auzo elkarteetako kideek, eta horregatik auzolanean garbitzea erabaki dutela gaineratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!