Bide-segurtasunari buruzko galdetegi bat banatuko die EH Bilduk durangarrei

Anboto 2017ko urt. 5a, 12:16

Durangon zebra-bideetan gertatzen diren harrapaketen aurrean, EH Bilduk galdetegi bat osatu du Durangoko herritarren iritzia eta beharrizanak jakiteko, prentsa oharrean azaldu dutenez. Koalizioak sare sozialetatik eta bere komunikazio esparru arrunten bidez inkesta herritarren eskura jarriko du.

Auzo elkarteetara ere helaraziko du inkesta, gaiari buruzko iritziak jasotzeko. EH Bilduren aburuz, "herritarren haserre eta ezinegona guztiz justifikatua da, ikusirik harrapaketak gora doazen bitartean, gobernu taldeak entzungor egiten duela". Gaineratu dutenez, "behin baino gehiagotan eraman dugu gaia udalera, eskatuz adibidez, beste neurri batzuen artean, egin dezala bai udaltzaingoak, bai bide-segurtasunean lan egiten duen enpresa batek, harrapaketei buruzko txosten tekniko zehatz bat". EH Bilduk dioenez, "gobernu taldea, berak proposatutako neurri arbitrario eta funtsik gabeekin pozik, ez du eztabaidarako eta parte hartzerako jarrerarik azaltzen, behingoz modu efektiboan arazoarekin amaitu ahal izateko".

Ondoren dago galdetegiaren esteka:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSesIjcYt4fPAL_a7hWogwZUrq6lWtETen3maatVtcAW2SXSMA/viewform

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!