Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko kontzentrazioa deitu dute zapaturako Durangon

Anboto 2017ko urt. 4a, 09:46

Azaroaren 19an OEE Durango platafoemak antolatutako giza katearen irudia.
Hileroko lehen larunbatetan egiten duen legez, Ongi Etorri Errefuxiatuak Durango plataformak urtarrilaren 7rako kontzentrazioa deitu du. Elkarretaratzea zapatu honetan izango da, eguerdiko 12:00etan, Andra Marian. Plataformako arduradunek azaldu dutenez, ekitaldi honekin errefuxiatuei elkartasuna adieraztea dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!