Errege-opil solidarioak banatu dituzte Goienkalen, JAEDen alde

Anboto 2017ko urt. 3a, 18:55

Goienkale kalearen sarreran, Ogien Arteaneko atean errege-opil zatiak eta txokolate beroa saldu dituzte gaur arratsaldean. Batutako dirua JAEDi emango diote. Mahai ingurua durangarrez bete da berehala. Izan ere, ekintza solidarioagaz bat egiteaz aparte, arratsaldeko hotzari txokolate beroagaz errazago egin diote aurre.

Iaz antolatu zuten lehenengo edizioan 1.000 euro batu zituzten, eta aurten ere zifra horretara heltzea aurreikusten dute. Diru horrekin 20 familia ingururi laguntzea dutela helburu azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek. Proiektu honen antolatzaileak bapobapo.com, Ogien Artean, Saltsan, Eroski eta JAED dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!