Sapuetxeren eraisketa bertan behera uzteko eskaera 'change.org'-en

Anboto 2016ko abe. 30a, 12:13

Sapuetxe bizirik dau izenburuagaz, Durangoko Udalari gaztetxearen eraisketa prozesua bertan behera uzteko eskaera egin dute change.org webgunean. Eskaeraren idatzian azaltzen dutenez, "Durangoko Udalak diru publikoko 425.000 euro gastatzeko asmoa du bizirik dgouen eraikin pribatu bat (Sapuetxe) botatzeko". Momentuz, 250 sinadura bildu dituzte. Helburua 500 biltzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!