Gobernu taldeko kideen iritziz, "publizitatearen bidez sexismoa saltzen" da Gabonetan, eta horri aurre egitera deitu ditu herritarrak. Nesken kasuan, larrosa koloredunak eta zaintzagaz edo edertasunagaz lotutakoak saltzen dira batez ere; mutilen kasuan, kolore urdinekoak eta lehiakortasuna eta akzioa oinarri dutenak. Baina Durangoko agintarien ustez, "pertsona guztiok gara gai etxeko lanetan eta zaintzan jarduteko; denok dugu, baita ere, zientziarekiko, teknologiekiko eta kirolarekiko interesa".