Klaratar mojak duela 400 urtetik daude Durangon, eta 1867an erabaki zuten ikastetxea zabaltzea. Andrentzako Bizkaiko lehen ikastetxea izan zen hura, barnetegi lez funtzionatzen hasi zena. Gero, 1937an eguneko eskaintzari ere ekin zioten, eta 1972an itxi zuten barnetegia. Azken aldaketa nabarmena orain 18 urte eman zuten; klaratarrek ikastetxearen ardura utzi, eta kooperatiba bihurtu zen.
Andrazkoen kirolarengatik, hizkuntza apustuarengatik, edota "pertsonen alderdi guztiak" garatzeagatik nabarmendu du ikastetxea Astarloa elkarteak.