Herriko kaleetan lasai ibiltzeko esperantzagaz Durangoko emakume talde batek, herriko Berdintasun Komisioak eta Kontseiluak bultzatuta, Hiri Debekatuaren mapa eguneratu dute. 2006ean, emakumeen segurtasunerako arriskutsuak izan zitezkeen herriko guneak identifikatu zituzten, lehen aldiz. Ondoren, hiru urte geroago, mapa hura hartu eta hainbat aldaketa egin zituzten. Aurten, berriz, azken eguneraketa egin diote, eta bertan hainbat puntu beltz (segurutzat ematen ez diren guneak) eta puntu gorri (egunerokotasuneko bizitzan oztopo diren edo diseinu desegokia duten eremuak) identifikatu dituzte.
Azaroan martxan jarri zuten prozesuak fase ezberdinak izan ditu. Ane Abarrategi eta Itsaso Larramendi teknikarien hitzetan, “prozesu honetan herriko emakumeen hitza jasotzea izan da garrantzitsuena”. Hasieran, herriko emakumeek Durangoko kaleetatik miaketa tailer bat egin zuten, puntu beltzak eta puntu gorriak detektatzeko asmoz. Ondoren, puntu horiek mapan jaso zituzten, eta azkenik, aztertzetik proposatzera pasatu ziren, hau da, beraiek puntu horiek nola eraldatuko lituzketen adierazi zuten.
Abarrategi eta Larramendiren laguntzagaz, hiri-plangintzan genero ikuspegia txertatzen ahalegindu dira emakumeak, eta Abarrategiren hitzetan, “lan txukuna” egin dute.
Mapa eraldatua
Hilabete hauetan egindako ikerketaren ondoren, 33 puntu beltz eta gorri dituen mapa egin dute Durangon. “Herriak eraldaketa handiak jasan ditu, eta beharrezkoa zen eginda zegoen Hiri Debekatuaren mapa eguneratzea”, adierazi du Abarrategik. Hala ere, mapan sartu ezin izan dituzten arren, azken urteetan hazten joan da Durango, eta puntu gehiago ere aurkitu dituztela jakinarazi dute.
Bestalde, aurreko aldietan ez bezala, oraingo mapan diagnostikotik proposamen fasera jo dutela adierazi dute Tippi estudioko kideek. Prozesuko azken tailerrean puntu beltz eta gorriak dauden herriko lau gune eraldatzeko eskatu zieten teknikariek parte-hartzaileei. Beraiek eguneratutako mapari begiratuta, eta beraien jakintza aplikatuta, gune seguruagoak nola sortu proposatu zuten parte-hartzaileek.
Berriozabalgoitia: “Irtenbide erraza duten puntu batzuk aldatu gabe daude”Alaitz Berriozabalgoitia, Bego Elejabarrieta eta Julene Idoate durangarrek Hiri Debekatuaren Mapa eguneratzeko prozesuan parte hartu dute.Elejabarrieta hasiera-hasieratik egon da prozesuan sartuta. Berriozabalgoitia eta Idoate, berriz, prozesua hasita zegoela batu ziren Tippi estudioak eskaini duen tailerrera. Eguneratu duzuen mapari begiradatxo bat emanda, ze ondorio ateratzen dituzue? Zuek mapa eguneratuta, orain noren esku dago puntu horiek aldatzea? |
Egunerokoan oztopo diren eta segurtasunik eskaintzen ez duten 33 puntu DurangonHerriko emakume talde batek egunerokotasuneko bizitzan oztopo diren eta segurtasunik eskaintzen ez duten 33 puntu identifikatu dituzte udalaren eskuduntzakoak diren eremuetan. Durangoko zenbait kaletan, herriaren kanpoaldean zein erdigunean, hainbat puntu beltz eta gorri aurkitu dituzte. Oztopoak dauden eta seguruak ez diren guneak aurkitzeko, miaketa taldeko kideek hiru elementu nagusitan jarri dute begia: toki horren erabileran, gune horrek daukan esanahi sinbolikoan eta bertan dauden elementu fisikoek dituzten gabezietan. Tailerreko parte-hartzaileek jakinarazi dutenez, herrian ibilbidea egiterako orduan egunerokoan ikusten ez dituzten hainbat gauzez ohartu ziren. Esaterako, herrian gune askotan argiztapen falta dagoela ikusi zuten, puntu askok itxitasun sentsazioa ematen dutela, oztopo bisualak nagusiak direla eta Durangon, askotan, arazoak gauez ematen direla. Horrez gain, herriko toki asko etxebizitzen erabilerarako soilik eginik daudela edo toki askok momentu honetan erabilera konkreturik ez dutela nabarmendu dute tailerrean parte hartu duten herriko emakumeek. Arazoak kale ugaritan Mapan argi ikusi daitekeenez, gaur egun Pagasarri kalea etxebizitzen erabilerarako soilik eginik dago, eta gune horretan argiztapen falta, oztopo bisualak, hiri altzari ez aproposak, komun publikoen beharra... dira nagusi. Trenbide inguruko orubea, berriz, erabilerarik ez duen gunetzat identifikatu dute parte-hartzaileek. Gainera, bertako altzariak aproposak ez direla, espazio estalien eta zuhaitzen beharra ere badagoela eta gune degradatua dela nabarmendu dute, besteak beste. |