Udal arduradunek azaldu dutenez, aurtengo nobedadeetako bat prezioen jaitsiera da. Bestalde, ilarak gutxitu guran, txandak antolatuko dituzte. Koloretako eskumuturrekoak erabiliko dituzte ordu erdiko hiru txanda bereizteko. Txanda bakoitzean 100 pertsona sartuko dira eta gehienez 300 pertsona arituko dira patinatzen. Patinatzeko ikastaroetan izena eman gura dutenek Pinondo Etxera joan beharko dute. Iaz bezala, guztira 20 bat ikastaro eskainiko dituzte. Oro har, 2 orduko iraupena izango dute eta plazak mugatuak dira (400 guztira).