Bonu hauek, 5 euroren truke, 15 euroko balioa dute herriko dendetan erosketak egiteko. Horrela, herrian erosteko bultzada eman nahi dute Udaletik. 19.000 euro inbertitu ditu udalak egitasmo hau aurrera eramateko.
Durangoko Udalak bertako komertzioa bultzatzeko kanpainan jarritako 1900 txartelak agortu egin direla adierazi du. Astebetean, Durangoko Udalak eta ‘Dendak Bai’ elkarteak ateratako bonuen ale guztiak saldu dituzte.