"Neurri gabe hazi diren sasitzak; euri eta elur egunetan gainezka egiten duen bideratu gabeko erreka; Fumbarrik errekara egiten dituen isurketak; aspaldian asfaltatu gabeko errepidea euri egunetan putzu itzelekin betetzen dena...". Hainbat kritika egin dituzte auzoaren egoeraren inguruan. Azken zazpi urteetan, jende bat bertan txaboletan ere bizi dela ohartarazi dute.
Auzolanean batutako hondakinak pilatu egin dituzte, eta partaideek diotenez, udalak esan die eurek eroan beharko dituztela Garbigunera.