Turkiako atentatua gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Durangoko Udalak

Anboto 2016ko abe. 18a, 22:06

Durangoko Udalak eta EUDELek azaldu dutenez, "gaitzespen irmoa adierazi nahi dugu, atzo Turkiako erdialdean (Kayseri hirian) gertatutako atentatuaren aurrean eta dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkiegu biktimen senideei". Gaitzespen eta elkartasun moduan, bost minutuko elkarretaratze isila deitu dute biharko, abenduak 19, eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurrean.
 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!