Eusko Jaurlaritzak ipintzen du zentrorako diru gehiena. Aurten, 600.000 euro inguru eman ditu, baina koaliziokoek esan dute horregaz aurreko urteetan ez dela heldu izan aurrekontua kubritzeko. Gainerako zatia eskualdeko udalek ipini behar dute; Durangoko Udalak hitzarmena sinatu behar du eskualdeko udalekin, baina oraindik lotu barik dago, eta udalak horren zain daudela ohartarazi du EH Bilduk. Egoeraren ondorioz, zentroko zuzendaria ipini barik dagoela, edota materiala lortzeko diru falta eduki dutela salatu dute. "Irakasleak kezkatuta eta egoera prekarioan daude", dio Eider Uribek. "Material batzuk norbere baserritik ekarri behar izan dituzte", ipini du adibide lez.
Ion Andoni Del Amok gogoratu du institutu horretan derrigorrezko hezkuntza amaitu ez duten 100 bat gazte daudela, eta horri esker gradua atera eta lan munduan sartzeko bigarren aukera bat ematen zaiela. Beraz, "gizarte mailan" garrantzia daukala dio Del Amok.