Gabon abestien jaialdiaren 49.edizioa, domekan

Anboto 2016ko abe. 15a, 11:25

Urtero lez, durangaldeko gazte eta umeek abestuko dituzten gabon kantak entzuteko aukera izango da Durangon. Ekitaldia Landako Gunean egingo dute, 11:30etatik hasita, domekan.

Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatutako emanaldi tradizionala da gabon abestien jaialdia. Bi taldeekin batera San Jose Jesuitak eta San Antonio-Santa Rita Ikastetxeek, eta Lauaxeta Ikastolak parte hartuko dute saioan.

Ekitaldiaren amaieran gabonetako otzara zozketatuko dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!