Medicus Mundi erakundeak indarkeria matxistaren aurka dihardu herrialde horietan, eta bera da antolatzailea, Durangoko Udalagaz batera. Kontzientzia kritikoa sustatu gura dute, eta Durangoko egoeraz hausnartzeko ere baliatu gura dute. Bertso saioa bihar egingo da, 20:00etan, Plateruenean. Hiru euro balioko du sarrerak, eta, saioaz aparte, luntxagaz ere gozatu ahalko da.
Guatemalan eta Kongon egindako komiki tirak izango dira bertsoetarako abiapuntu. Erika Lagomak gidatuko du saioa, eta Alaia Martinek, Miren Artetxek eta Nerea Elustondok abestuko dute.