Alkoholemia tasan positibo eman du abiadura handian eta argirik barik zihoan gidari batek

Anboto

Argazkia: turismodurango.net

Udaltzaingoak 59 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, 21:40 aldera, Sanagustinalden.

Abiadura bizian eta argirik barik zihoan gidaria gelditu egin zuten udaltzainek. Alkoholemia froga egiterakoan, 0,64ko tasa eman zuen, eta ondorioz, atxilotu egin zuten, bide segurtasunaren aurkako delitua egotzita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!