Urtarrilaren 6ra arte ikusi ahal izango dira Ibañezen Belenak. San Frantzisko kalean, 15. zenbakiko lokalean, erakusketa ikusgarria dauka; mugitzen diren pertsonaiak, efektu bereziak, ura... 18:00etatik 20:00etara egoten da zabalik.
Bestalde, komertzioetan askotariko Belenak dauzka. Goienkaleko Ogien Artean okindegian, esaterako, Santa Anan kokatu du jaiotza, eta euskal giroaz hornitu du. Baserritarrez jantzita edota Durangoko jaietako janzkeragaz ipini ditu pertsonaiak; astoa eta zezena ikusi daitezke; txistulariak eta gaupasan ibili dena...