1.900 erosketa bonu atera ditu Durangoko Udalak

Anboto 2016ko abe. 9a, 13:57

Datorren martitzenetik aurrera eta urtarrilaren 6ra bitartean, D Txartela izeneko kanpaina zabalduko du udalak, Dendak Bai elkarteagaz batera. Bonuak BBK-ko kutxazainetan hartu ahalko dira, edozein bankutako txartela erabilita.

Bonuak 5 euro ordainduta jaso ahalko dira, eta bueltan, 15 euroko balioa edukiko dute. Beraz, 10 euroko oparia izango da erosleentzat. Azaldu dutenez, bonu bakar bat erabiliko da erosketa bakoitzeko. Neurri honegaz, herritarrak Durangon erostera bultzatu eta herriko merkataritzari laguntzea gura du udalak. 1.900 bonu aterata, 19.000 euro bideratu ditu.

Dendak Bai elkartea dabil komertzio parte-hartzaileen zerrenda osatzen, baina udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan ere eman ahal da izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!