Koalizioak prentsa oharra zabaldu du gobernu taldearen (EAJ-PSE) jarrera salatzeko asmoz. Euren arabera, ez dute kontuan hartu baserritarren egoera, eta soluziorik topatzeko asmorik ez dutela eduki esan dute. "Gobernu Taldeak herriko komertzioari dion begirune ezaren beste adibide bat da gertaera hau", azaldu du EH Bilduk. Landako Gunean antolatzen diren outletak ere horretarako adibide ipini ditu koalizioak.
Horren aurrean, baserritarren azokaren alde egingo duela dio EH Bilduk. Gogoratu du eskualdeko produktuak saltzen direla, eta eredu jasangarriagoa dela ere bai.