Durangoko txoko batean su hartu du labeak

Anboto 2016ko abe. 5a, 16:27

Gaur eguerdian su hartu du labeak Muruetatorre auzoko txoko batean. Suhiltzaileek amatatu dute, eta ez da inor zauritu.

Suhiltzaileek 16:15 inguruan amaitu dute lana. Euren arabera, sua ez da handia izan, eta han bazkaltzen zeudenetako inor ez da zaurituta suertatu. Suhiltzaileen hiru kamioi bertaratu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!