Bosgarren urtez zabalduko dute neguko aterpea Errota osatuan. Etxerik gabeko pertsonek baldintza duinak izan dezaten gau aterpea eskainiko zaie.
Erabiltzaileek hilero hiru gau pasa ahal izango dute ostatuan. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek erabakiko dute egun kopurua luzatzea. Zerbitzuaren erabiltzaileen egoera eta baldintza ezberdinen arabera baloratuko dute bertan geratu ahal izango diren denbora.
Iaz 148 pertsonek erabili zuten aterpea, 2014ko neguan baino %23 gehiago.