Bere burua aurkeztu du bizikletagaz andre bat harrapatu zuen gazteak

Anboto 2016ko abe. 1a, 11:29

Atzo, azaroak 30, agertu zen 20 urteko gaztea Udaltzaingoaren bulegoetan. Astelehenean emakume bat harrapatu zuen, eta ihes egin zuen.

Laguntza egoeran ihes egitearen delitua egotzi diete, eta epaitegira eraman dute gaia.

Bestalde, atzo gauez auto biren arteko istripua gertatu zen Erretentxu eta Antso Estegiz kaleen artean. talkaren ondorioz, auto bat irauli egin zen. Hala ere, inor ez zen zauritu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!