Sarek mannequin challenge grabaketa egingo du zapatuan

Anboto 2016ko aza. 30a, 11:53

Durangoko Sareko kideek 2015eko urtarrilean ateratako argazkia

Sarek, zigor batuketaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu, zapaturako.

Abenduaren 3an, Sarek antolatuta, ekintza ezberdinak egongo dira Durangon. Goizeko 11:30ean bilkura digitala egingo dute San Agustinen, eta 12:00etan hitzaldia eskainiko dute Idoia Ibero sareko kideak eta Iñigo Lasagabaster eta Begoña Atxa abokatuek.

Eguerdiko 13:00etan berriz, mannequin challengearen grabaketa egingo dute. Bideo hau, urtarrilaren 14an, Bilbon egingo den manifestaziora jendea gonbidatzeko asmoz egingo dela jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!