Batukandraren saio irekiak abenduaren 2an

Anboto 2016ko aza. 30a, 09:23

Batukandra Durangoko batukada feminista taldea da. Kide berrien bila dabiltza, eta abenduaren 2an, 18:30ean, saio irekiak antolatuko dituzte Landako kiroldegiko beheko lokalean.

Parte hartu ahal izateko izen-ematea batukandra@gmail.com helbidean egin behar da, abenduaren 1a baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!