Gose greban dago Gregorio Vicario, preso gaixoen askatasunaren alde

Anboto 2016ko aza. 29a, 16:02

Gregorio Vicario 'Gita' preso durangarra 7 eguneko gose greba egiten dabil, eta Sortuk babesa erakutsi dio.

Sortuk sare sozialen bidez adierazi du babesa erakusten diola Vicariori, eta preso gaixoen askatasun eskaeran batu zaio. "Estatu biek euskal presoen gaiarekin euskal jendarteari egiten dioten txantajea onartezina da guretzat, eta gogor kritikatu nahi dugu", esan dute Sortuko kideek. Presoen egoerari buelta emateko, herritarren mobilizazioa eskatu du alderdiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!