Durangoko Udaltzaingoaren esanetan, Juan Mari Altuna Kaleko 12. zenbakiaren inguruan, espaloitik zihoan txirrindulari batek, 71 urteko oinezko bat harrapatu du. Kolpearen ondorioz, emakumezkoa Galdakaoko Ospitalera eraman dute. Txirrindulariak ihes egin du eta momentu honetan berau identifikatzeko lanetan ari dira.