Sorginola gaztetxea azokako bisitarientzat zabalduko dute zapatuan

Anboto 2016ko aza. 28a, 10:11

Gaztetxeko hainbat kide, 2015eko ekainean okupatu eta osteko prentsaurrekoan.

Tabirako gaztetxean kontzertua antolatu dute abenduaren 3rako, kultura sustatzeko eta espazioa ezagutzera emateko asmoz.

Durangoko Azokaren harira Euskal Herri osoko jendea etortzen dela kontuan hartuta, zapatuan gaztetxea zabalduko dute Sorginolako gazteek. 22:00etan hasiko da kontzertua, Lear, Azken Aukera eta Little Martin Selektah taldeekin. Hala ere, gaztetxeko ateak 20:00etan zabalduko dituzte, gura duenak aurretiaz hurreratzeko aukera edukitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!