Azaroak 25

"Gazteok eguneroko jarrera matxistez ohartu beharra daukagu"

Anboto 2016ko aza. 25a, 13:57

Durangoko Udalak ikasleei eman die hitza azaroaren 25eko elkarretaratzean. San Antonio-Santa Rita eta Maristak ikastetxeetakoek landu dute testua, eta mobilizazioan hainbat zentrotako gazteek parte hartu dute.

Mezuagaz hausnarketarako tartea hartu dute gazteek. "Gazteok eguneroko jarrera matxistez ohartu beharra daukagu eta batez ere emakumeak egun gizartean bizi duen egoeraz sentsibilizatu", adierazi dute. Gainera, pertsona guztiek askatasunez eta errespetuz bizitzeko eskubidea dutela diote. "Errespetatzea ez da bakarrik erasorik ez egitea, pertsona bakoitzak bere bidea askatasunez eta muga barik egiteko eskubidea izatea ere bada".

Borroka horretako "ardura sozial eta politikoa" euren gain hartu dute gazteek, eta azaroaren 25agaz lotutako ekitaldietan parte hartzeko deia egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!