Irabazi asmo bako kooperatiba bat da Goiener, eta energiaren arloan alternatiba izan gura duena. Energiaren burujabetza berreskuratu, eta kontsumo arduratsua eta iraunkorra sustatu gura ditu. Herriaren Eskubidea eta Podemos Durangaldea alderdikoek azaldu dute energiaren kontsumo berri, solidario eta arduratsu baten eredua bultzatu nahi dutela, eta horren harira antolatu dute biharko hitzaldia.