"Bidezko gizarte bat eraikitzea da gure erronka"

Anboto 2016ko aza. 24a, 13:11

Etxebakoen eskubideak eta duintasuna aldarrikatzeko ekimena egin dute Durangon, Caritas eta beste elkarte batzuek antolatuta.

"Bidezko gizarte bat eraikitzea da gure erronka. Pertsonak ardatz izango dituen gizarte bat, denok duintasunez bizitzeko gai izango garen gizartea". Mezu hori zabaldu dute gaur Durangoko Ezkurdi plazan egindako protesta ekimenean. Partaideak kareta bategaz egon dira, hori baita kanpainako sinboloa; pankartaren aurrean, lagun bik etxebakoen egoera islatu dute, kalean lo egiten.

Eskakizun zehatzak egin dituzte irakurketan: inork ez dezala kalean lo egin, inor ez dadila luzaroan egon larrialdiko ostatu baten, inork ez dezala aterpe bat utzi ordezko ostatu bat eduki barik, eta gazte bat ere ez dadila etxe barik geratu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!