Gazteraiki topaketan parte hartzeko deia egin dute Durangoko gazteek

Anboto 2016ko aza. 23a, 17:27

Abenduaren 9tik 11ra bitartean gazte mugimenduaren autogestioari buruzko topaketak garatuko dituzte Barañainen (Nafarroa), eta bertara joateko deialdia egin dute Durangotik. Sorginola gaztetxean egin dute aurkezpena.

Topaketaz eta Durangoko gazte mugimenduaz berba egin zuten Sorginolako aurkezpenean, joan zen astean. Etxebizitza, jai ereduak, feminismoa edota sorkuntza lako gaiak jorratuko dira Gazteraiki topaketan. Bertan parte hartu ahal izateko sarrerak Intxaurre elkartean egongo dira azaroaren 30era arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!