Aramotzeko bizilagunekin batuko da udala, auzoko berriztapenaz galdetzeko

Anboto 2016ko aza. 23a, 17:07

Aramotz edo Matadero auzoaren berriztapen posible bati begira, azterketa bat garatuko du udalak. Horren azalpenak emango ditu bihar, eguena, 18:30ean Zabalarra eskolan.

Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, "bizi kalitatea hobetzea" da proiektuaren helburua. Horretarako, auzoko irisgarritasuna, efizientzia energetikoa eta zahartutako elementuak aztertuko dituzte, batez ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!