Gaur goizean Durangon gertatutako istripuaren lekukoen bila dabiltza

Anboto 2016ko aza. 23a, 15:02

Gaur goizeko 07:30ean auto batek 80 urteko gizon bat harrapatu du Durangoko Frai Juan Zumarraga kalean. Istripua gertatu eta gero,  autoaren gidariak alde egin du. Durangoko Udaltzaingoa lekukoen bila dabil.
 

Durangoko Udaltzaingoak prentsa oharrean azaldu duenez, herritarren laguntza eskatzen du, gaur, azaroak 23, goizeko 7:30ean, Fray Juan Zumarraga 13 inguruan gertatutako istripu baten harira. Auto batek, 80 urteko gizonezko bat harrapatu du eta istripua gertatu eta gero alde egin du gidariak oinezkoari laguntza ukatuz. Biktima, Galdakaoko Ospitalera eraman dute zauri larriekin. 
 
Beraz, istripu honen nondik norakoak argitzeko helburuarekin, Durangoko Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatu du. Informazioa duenak 94 603 00 10 telefonora deitzeko eskatu dute.
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!